BATX 1

SAPERE AUDE

Sapere aude latinezko esaera bat da, "Ausartu jakiten" esan nahi duena. "Zeure arrazoi propioa erabiltzeko ausardia izan ezazu" bezala ere interpretatzen da.

Hedapena, Immanuel Kanti zor zaio, bere "Ilustrazioa zer da?" izeneko saiakeran, bere jatorrizko erabilera dirudienez, Horazioren "Epistularum liber primus" izeneko laneko II. gutunean ematen dela dirudien arren.

Dimidium facti qui coepit habet: sapere aude

(Hasi denak, erdia baino ez du egin: ausartu jakiten).

Esaldia, Horaziok sortu zuen K. a. I. mendean, eta bere lagun Loliusi zuzendutako gutun batean aurkitua izan zen. Itzulpen ugari ditu, baina, gutunaren testuinguruan (non, Ulisesek, Troiatik itzultzerakoan, aurre egin behar izan zien froga guztiak gainditzeko erabili izan zituen baliabideez hitz egiten den) "zure pentsatzeko abilezia erabiltzen ausartu" bezala uler daiteke. Beste batzuk, "ausartu pentsatzen" bezala itzultzen dute.

Ordutik, sarri erabiltzen da topiko literario bezala, baita zenbait unibertsitateren lelo bezala ere. (Wikipediatik hartuta)