De amore: Centum corda, centum verba, centum amici amicaeque

Post date: Feb 14, 2016 6:27:35 PM

Otsailak 15 Ante diem XV Kalendas Martias

Zergaitik ospatu latineko ilkasleok mainteminduen eguna? Zer ikusirik du latinarekin egun honek ? Zergaitik ospatu Otsailaren 15an eta ez 14an? Zer esan nahi du sarrera honen izenburuak? Ziur aski zuetariko batzuk galdera hauek zuen buruari egiten dizkiozue sarrera hau ikusterakoan. Saiatuko gara erantzunak ematen eta ekintzaren helburua azaltzen ere.

Betidanik Otsailak 14 mainteminduen edo Balendin Deunaren eguna zela ezagutu dugu. Pertsona askorentzat ospakizun honen atzean merkataritza-interesak izkutatzen dira saltoki handiek salmentak handitzeko eta, egia esan, gaur egun horrela izaten da. Baina jai honen jatorria oso zaharra da: Aintzinako Erroman otsailaren 15an Lupercalia delako jaiak ospatzen ziren. Hauen helburua emakumeen emankortasuna igotzea eta antzutasuna uxatzea zen. Jaiaren egunean luperci-ak (jaiaren apaiz gazteak) Palatino mendiko kobazulo batean (Lupercal deitzen zena) bildu eta txakur bat eta aker bat sakrifikatzen zituzten. Gero, haien bekokiak biktimen odolez zikindu ondoren esnez bustitako artilezko oihal batekin garbitzen zituzten. Azkenik, erdibiluzik, bakarrik akerraren larruaz estalita eta larru-zerrendak (februak) eskuetan eramanda, korrika lasterketa batean hortik hirirantz irtetzen ziren, beraiekin gurutzatzen ziren emakume guztiak besoetan astinduz eta odolagatik gorriz tintatzen ziren besoak, etorriko den emankortsunaren seinalea. Jaiaren giroa lasaikeriarena eta eroaldiarena bezela ikusten zuten erromatar batzuek eta, batez ere, beranduago eliza katolikoak. Hori dela eta, ospakizuna debekatu zen eta herrian oso finkatuta zegoenez Gelasio I Aita Santuak Balendrin deunaren figuran kristianizatu zuen.

Honi buruz gehiago jakin nahi baduzue hemen esteka hauek:

http://www.ikasbil.net/c/document_library/get_file?uuid=0cb0d124-e0d9-4b49-babc-ea83bc3b96f7&groupId=10138

http://cogitoergonaiz.blogspot.com.es/2014/07/erromako-jaiak-lupercalia.html

Egunaren jatorriaz gain, amodioari buruz berba eginez, poemagile erromatarrek olerki ederrak sortu zituztela esan behar dugu, besteak beste, Katulo, Virgilio, Ovidio, Tibulo, Propercio... Hona hemen, politenetariko bat, Katuloren bostgarrena:

Viuamus, mea Lesbia, atque amemus,

rumoresque senum seueriorum

omnes unius aestimemus assis.

Soles occidere et redire possunt:

nobis, cum semel occidit breuis lux,

nox est perpetua una dormienda.

Da mi basia mille, deinde centum,

dein mille altera, dein secunda centum,

deinde usque altera mille, deinde centum.

Dein, cum milia multa fecerimus,

conturbabimus illa, ne sciamus,

aut nequis malus inuidere possit,

cum tantum sciat esse basiorum.

Euskeraz:

Bizi gaitezen, ene Lesbia, eta maitatu

Eta zahar bihozgogorren esamesek

Zentimorik ere balio ez dutela pentsa dezagun.

Eguzkia hil daiteke, eta berriz sortu;

Guk, gure argi laburra itzal dadinean,

Betirako gaua lo eman beharko dugu.

Emaidazuz, bada, mila mosu eta gero ehun,

gero beste mila eta berriz ere ehun

beste mila batzu arte eta gero ehun.

Eta, finean, mila asko gehitutakoan

Nahas dezagun kontua, ez ditzagun zenbatu,

Mosuak hainbeste izan direla jakinda

Enbidiatsuek kalterik egin ez diezaguten.

Euskaratzailea: J.Sarrionandia

Gazteleraz:

Vivamos, Lesbia mía, y amémonos.

Que los rumores de los viejos severos

no nos importen.

El sol puede salir y ponerse:

nosotros, cuando acabe nuestra breve luz,

dormiremos una noche eterna.

Dame mil besos, después cien,

luego otros mil, luego otros cien,

después hasta dos mil, después otra vez cien;

luego, cuando lleguemos a muchos miles,

perderemos la cuenta, no la sabremos nosotros

ni el envidioso, y así no podrá maldecirnos

al saber el total de nuestros besos.

Beste aldetik, latinez maitasuna amor, amoris esaten da. Hitzaren jatorriari begiratuz, amor hitzak indoeuroperaren *amma- lexematik dator eta bere esanahia, indoeuroperaren haur-hizkuntzan, ama da (ziuraski, euskeran, etimologia bera du ama hitzak). Kontutan edukiz gero zein hitzak datozen lexema horretatik, topatuko ditugu, adibidez gaztelaniaz, amigo, amiga / enemigo, amable, amistoso, enamorar(se)/desenamorar(se)...; euskeraz, amodio, ama, amama...

Azkenean, gure izenburuak zer esan nahi duenarekin bukatuko dugu:

CENTUM CORDA, CENTUM VERBA, CENTUM AMICI AMICAEQUE

"ehun bihotz, ehun hitz, ehun lagun"

Izenburua maiteminduen egunari buruzko sarrera honi jarri behar zitzaion, beti egun hau irudikatzen da maitasuna sortzen den organoarekin: bihotza (latinez cor, cordis esaten da, baina honek gaztelaniaz cordura izena eman du eta kontraesana bat sortzen da zeren eta maitasunaren ezaugarria askotan ez da bat ere zentzuduna. Dena den, amicus hitzarekin lotzen badugu cor eta amicus, -a orekan egoten dira). Erromatarrek, olerkian ikusi dugunez, bazekiten amodioari buruz hitzak edo berbak egiten (latinez, verbum,-i). Lehenagoan aipatu dugunez, amor hitzatik amicus,-a hitza dator.

Hau guztiagatik, latineko ikasleok maiteminduen eguna, aintzinako Lupercalia, adiskidetasunaren egun bihurtu nahi dugu eta horretarako ehun paperzko bihotz prestatu ditugu, beraien atzekaldean patrikatxo bat dago eta bere barruan amodiozko esaldi latindar bat edo adiskidetasuna edo maitasunarekin zerikusirik duen hitz bat.

FELICIA LUPERCALIA!!!

PAPEREZKO BIHOTZA EGITEN IKASI