Ientaculum gosaria edo eguneko lehenengo janaria zen. Erromatarrak oso goiz altxatzen ziren, beraz ez zuten asko gosaltzen. Orokorrean, zutik hartzen zuten eta ez ziren oso oparoak: ogia berakatzaz edota gatzaz igurtzita eta horrekin batera gazta, intxaurrak, pikuak, datilak, olioa…