Saturnalia (gabonak)

Post date: Dec 11, 2015 12:15:53 PM

CHARTAE NATIVITATIS ET ANNI NOVI

Jano, bi aurpegitako jainkoa

Jano (Ianus) aurpegi bikoitza duen jainkoa da. Caput aut navis (burua edo itsasontzia, gure “aurpegia ala gurutzea /cara o cruz”), erromatarren jolasean erabiltzen zen txanponean ezaugarria hori ikus dezakegu. Sarreren jainkoa da horrexegatik urteko lehenengo hila eskaintzen zaio, Ianuarius. Eskuinean makila eta eskerrean giltza daramala irudikatzen zaio ere; bi elementu hauek sarrera eta irterekin oso harremanatuta daude zeren eta edozein atezainaren atributuak dira, giltza irekitzeko eta makila disiatzen ez diren bisitariak uxatzeko. Atea hitzarekiko harremana oso argia da latinez (Ianus, ianua, ianitor). Gaztelaniaz jamba hitza existitzen da. Bilatu bere esanahia hiztegia eta aztertu zer ikusirik duen atea hitzarekin.

Begiratu irudi hau, Leoneko San Isidororen Panteoian margoztuta dagoen nekazariaren egutegiaren urtarrilarena da.

Zein hilaren izen latindarra irakurtzen da?

Zein pertsonaia agertzen da erdian eta nola igarri duzu?

Arreta jarri pertsonaiengan bi aldetara begiratzen ari da eta ate bat ixten ari da (bukatzen ari den urtearen ikurra) eta beste bat irekitzen ari da (hasten ari dena).

Nola opatzen zuten erromatarrek urte berri zoriontsua?

Hona hemen Vindoladatik (Adrianoren harresiko gotorlekua, Britain Handian) zorion-txartel laburtsua: Hostilius Flavianus-ek Cerealis lagunari urte berri on bat zoriontzeko gutuna.

Hostilius Flauianus Cereali

suo salutem

annum nouom faustum felicem

tibi precor

ITZULPENA: Hostilio Flavianok bere laguna Zereali agurtzen du. Urte berri on opa dizut. Hostilio Flaviano saluda a su (amigo) Cereal. Te deseo un año nuevo próspero y feliz.

Zer oparitzen zieten elkarri erromatarrek urte berrian?

Irakurri Ovidio olerkaria eta Jano jainkoen arteko elkarrizketa (Ovidio, Fastos 1, 185-191). Han urte berrian egiten diren opariak azaltzen dira eta gero erantzun galderei.

“- Zein esanahia dute datilek, piku zimurtuek eta elur-zuri pitxarrean eskaintzen den eztiak?

- Azalpena seinaleak dira. –esan zidan- Zapor hori gertaeren atzetik joan dadin eta urte goxoa hasten den aldaketari jarraitzen dakion egiten da.

Ikusten dut zergaitik gauza goxoak eskeintzen diren baina zure jaiaren berezitasunik ihes egiten ez dakidan oparitzen diren txanponen esanahia azaldu, mesedez.

Berak barre egiten hasi zen eta esan zidan: Eztia jasotzen den txanpona baino goxoagoa izan daitekela diozunean zer gutxi ezagutzen duzu zure mendea!”

Zein elikagaiak oparitzen dira urte berrian?

Zein gaitasun amankomuna dute?

Zein urte mota iragartzen dute edo zer opa egin nahi diote jasoten dituenari?

Zergaitik oparitzen dira ere txanponak?

Opari mota hauek eta egin ahal diren beste batzuk latinez strenae deitzen dira. Zein harremana du izen horrek gaztelaniazko estrenar aditzarekin?

Urte berrearen eguna jaia zen erromatarrentzat?

Hurrengo Ovidioren testuaren laguntzaz (Fastos 1, 167-170) erantzungo diozu galdera honi.

Hasten den urte egin behar diren lanekin lotu dut, horrela urte osoa ez da izango nagia alferkeriaren seinale batengatik. Horrexegatik bakoitza bere lanbidea hasten da zerbait egiten, eta zein den bere ohiko lana bakarrik adierazten du.”

Lan egiten zuten erromatarren urteko lehenego egunean?

Zein zentzua zuen ohitura honek?

Latinez gabonak eta urte berria zuen ikaskidei zoriontzeko zorion-txartela egin. Gogoratu zure izena nominatiboan jarri behar duzula eta zoriontzen diozun pertsonarena datiboan.

Postalean idazteko esaldien adibideak:

IO Saturnalia

Vale MMXV

Salve MMXVI

Felix Nativitas (sit)!

Felix Annus Novus!

Felix Dies Nativitatis!

Vale MMXV et Salve MMXVI

Omnia felicia et fausta (tibi /vobis sint)!

Natale hilare et faustum annum novum!

Laetum Festum Nativitatis exopto /exoptamus!

Discipulus / Discipula /Magistra (Olga) vobis/tibi Nativitatem felicem optat!

(Olga) dies festos laetissimos atque novum annum faustum, felicem fortunatumque ex animo

tibi/vobis exoptat!

CHARTARUM NATALICIARUM CERTAMEN

SARIAK